XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bataio-harria

Absideko ferra-arkuzko leihoa.

Astigarribiako San Andres parrokia, gure landa-tenpluen arteko beste bat baino ez litzateke izango, absidean kokatzen den ferra-arkuzko leiho bikoitzagatik izango ez balitz.

Gure lurraldeko artean benetako bitxia den leihate horrek, erromanikoaren aurreko garaian kokatzen du tenplua.

Estilo horretako bi leiho besterik ez daude Arabako lurraldean, Aizkorriko mazizoaren hegoaldean, Aistrako San Julianen, eta San Martin de Tours hurbileko ermitan hain zuzen.

Espezialista guztien arabera, leihate honen data gutxienez XI. mendean koka daiteke, lehenagokoa ez bada.

Nolanahi ere, badakigu Astigarribiako San Andres XI. mendean aipatua zela.

Astigarribiako eliza tenplu bat da beste tenplu baten barruan, horretan ez dago zalantzarik.

Klaustro handi batek tenplua ia erabat biltzen du.

Egiaz, klaustro deitzen duguna, bere hormak eta tenpluaren mendebaldeko fatxada, beren jatorrian babesleku baten hormak izan zitezkeen ( ).